- Letras
- Traducciones
- Acordes
- Escuchar
- Votos
aho bete higuin ari zaizkit zitalak
umiltasun eskeka niri?
Nire jarrerak harrotu ditu
egun denek burua goitzen dute
jada ibili beharra dut
haiek ez bezala akaso?
Zer lauso!
Anitzen begiak hiztegiak,
zintzotasuna eta xalotasuna
ezinbertzean nahastuz,
ahaztuz, atzenduz...
betorde ordez
begia kenduz,
aldenduz
uzkitik ikusita hola da!
Urruntzen zara
hurreratzean
urruntzen zara
jendearen artean,
artaldean
urruntzen zara
jartzen duzularik izara
zure maitearen eta zure artean
zu bai hotzena!
Eraso.
Zitalei "ni caso",
jarik ez,
edo beharrezkoa bada erantzunez
egin eraso.
Ez izan umila,
salbu eta zurekin apal denarekin,
eta holako jenderik bila.
Sortu, emazu
berdina enbarazu,
zitalkeria oztopatu eraginkorki,
egin ezazu.
Geldotasun baketsu batek bere baitan izan dezake
zapalkuntzarik handiena eta inor gutik nabaritu
izena duenak badu izana, baina
apaltasunak gure ukapena dakar maiz guregana.
Lana alferra,
lana aiherra,
eskergaiztoendako eginak beti dakar gerra,
errierta, akar ederra....ez erra
zure hautuetan ala lotsaraziko zaituzte.
Handiuste, handia gizartean,
zintzotasuna itzalia...
ala itzaliaz doa mundu zoroan;
koroan,
denek aho batez eta
astez aste, melodia berdina
gozokiak eta ipuinak!
Neskato baten xalotasuna lantokian puskatuz
puztena sartuz,
eta gero haien alabatxoei hoberena desiratuz.
Norgehiagoka etengabea krudel eta isila
Norberak bere ezkabian bertzeari mina
berekoikeria gizartean sustaturik dago,
eta Wanka oraingoan joanen da haratago.
Zitalak! Zitalak! Belarriak bero ukan, ez izan apalak!
Zitalak! Zitalak! Belarriak bero ukan, ez izan apalak!
Zitalak! Zitalak! Belarriak bero ukan, ez izan apalak!
Zitalak! Zitalak! Zitalak!
Egin da nire hitza erregai bihurtu,
suaren pizgarri, apezak linburtuz
aritzen naiz gustura,
nire gisara,
zitalkeria nire ahoaz zigortuz.
Trailara, trailara....laidoak
eta irainak jasotzen ditudanean
trankil nabil
polemika egile
ezinbertzeko polemika zure ipurtzuloko etika
Gaizkile naiz ni ala zu zitala?
Trailara, makala
da anitzen ahotsa,
Horgatik dabiltza megafono hotsaz
eta lotsak ez ditu hilko ez;
errez baita
inertzian aritu,
haizeak norat zapiak harat segitu
eta biluzik gaudenok popatik hartzera?
Aditu!
Hau, hori, hura, bidegabea
lotsagabeon herabea
baina ezin naute atzitu,
ez bait naiz gehiago izanen
haiendako galeperra.
Haiek nahi dute gerra,
zitalek ehiztari
eta ni haien galeperra
ardi beltza maiz ederra.
Haiendako galeperra,
haien tiroendako ederra
haiek ehiztari eta ni izatea haien eperra.
Eperra, galeperra,
ez nauzu hala ere txikerra
ardi beltza maiz ederra
haiek nahi dute gerra.
Ni haien galeper,
ardi beltza maiz ederra.
Ni haien galeper,
ardi beltza maiz ederra.
Haiek nahi dute gerra,
zitslalek ehiztari eta ni izatea haien eperra.
Eperra, galeperra,
ez nauzu hala ere txikerra
ardi beltza maiz ederra
haiek nahi dute gerra.
Ni haien galeper,
ardi beltza maiz eder.
Ni haien galeper,
ardi beltza maiz ederra.
Ni haien galeper,
ardi beltza maiz eder
Zitalentzako hola da
Tira bada, bertze batez
hona Wanka aztintzeko
Zitalak! Zitalak! Ukan, ukan
Zitalak! Zitalak! Ukan, ukan, ukan
Zitalak! Zitalak! Belarriak bero ukan, ez izan apalak!
Zitalak! Zitalak! Zitalak!
Belarriak bero ukan, ez izan apalak!
Zitalak! Zitalak! ez izan apalak!
Zitalak! Zitalak! ez izan apalak!
Zitalak! Zitalak! ez izan apalak!
Bai Zitalak! Zitalak! Zitalak! Belarriak bero ukan!
Zital hoiek edozer erraten dutelarik ere,
guri bortz axola
Musikazblai Euskera









Trabajando...
Escribe tu comentario