- Letras
- Traducciones
- Acordes
- Escuchar
- Votos
irriñoa galdu zuen neska gaztea,
itsasora begira geratzen zena
ontzi berri bat helduko zela ametsean.
Amak lan handia zuen etxean,
berak malkoak isurtzen ohean,
anaia txikia zaintzen zuten biek,
laugarren bat falta zen, horixe da aita.
Aita joan egin zinen orain aspaldian,
ez dugu berririk, nola zauden galdezka,
herriak deiturik urrundu zinen itsasoan
noiz bueltako zaren jakin ezinik garela.
Ontziarekin kontaktua galdu zenean
larrialdi deia entzun zen herrian,
berri txarrenak zituzten esperoan
etxetik hain urrun zeudela ikusita.
Baina eliz kanpaiak esnatu zuten herria
ostegun goizeko lehen izpietan,
gazteak berriro izan zuen irriñoa
herriko portuan baitzegoen aita.
Aita joan egin zinen orain aspaldian,
ez genuen berririk, nola zeunden galdezka,
tristura larrian geundela bueltan zaude etxean
ez nazazu utzi berriro bakarrean.
Musikazblai Euskera
anax
xtrespo 








Trabajando...
Últimos comentarios
Escribe tu comentario