- Letras
- Traducciones
- Acordes
- Escuchar
- Votos
zereginik gabe
denbora pasan
eskuak patriketan
alde batetik bestera nabil
urrutitik ikusten zaitut
jertse bat probatzen ari zinen
bi taila txikiagokoa
primeran zeneukan
begidara jaso zenuenean
ia korrika hasi nintzen
baina geldi geratzen naiz
azkeneko aldiz ikusiko ote zaitudan beldurrez
zalantzaz bete nintzen
itxuraz batere axolarik ez zizula
ikusten nuen bitartean
Betirako uneak
denborari beldurra
Kalez kale nabil
galdurik noraezean
gogoratzen zaitut
hutsik sentitzen naiz
berehalako sentimenak nahi ditut orain
ezusteko topaketak bilatzen ditut gero
kotxe artean noa
kea arnasten dut
Orduak aurrera doaz
munduaren beste aldetik itzultzeko ordua da
neure urratsak jarraituz eszenatokira igo
kantatzen hasi eta
hor zaude berriro
Revolverren hasita
gaur estreinuz zoaz
arraro sentitzen naiz
argiak piztu
eta geure beldurrak agertzen dira
jantzi eztuetan
dantzan ari diren gorputzek erretzen dute energia
zuri ez zaizu ezer axola
nire hatzak bakarrik doaz
airea mila zatitan hausten duzu
soilik neure desioek mugitzen nauten bitartean
kimika ilunek
izerdi hotzek
burua azkartzen didate
odola irakiten
bihotza lehertu arte
argiak itzali dira
dena bukatu da
soilik zure jertsea gogoratzen dut
eta dagoeneko faltan zaitut
bakarrik
zure musu eta zeloak ezagutu gabe
gaur
gauzak ahaztu nahiean nabil
bihar
auskalo
Ez dut malda atsegin igotzen
ez eta amildegirik jeisten
soilik arima hutsik geratzen naiz
ametsen magia galdua duen haur bat bezala
Musikazblai Euskera
MOTERASSA
SANTOSJM 








Trabajando...
Escribe tu comentario