- Letras
- Traducciones
- Acordes
- Escuchar
- Votos
ahuntzak haitzetan dabiltza,
itsasoaren arimak dakar
ur gainean bitsa.
Kantatu nahi dut bizitza,
usteltzen ez bazait hitza,
mundua dantzan jarriko nuke
jainkoa banintza.
Euskal Herriko tristura,
soineko beltzen joskura,
txori negartiz bete da eta
umorez ustu da.
Emaidazue freskura
ura eskutik eskura,
izarren salda urdina edan da
baizi naiz gustora.
Bizi naiz gustora!
Geu hiltzen garenean
eizue lo lasai (bis)
Euskal Herriko poeta
kanposantuko tronpeta
hil kanpaiari tiraka eta
hutsari kolpeka.
Argitu ezak kopeta
penak heurentzat gordeta,
goizero sortuz bizitza ere
hortxe zegok eta.
Muendua ez da beti jai
inoiz tristea ere bai,
baina badira mila motibo
kantatzeko alai.
Bestela datozen penei
ez diet surik bota nahi,
neu hiltzen naizen gauean
eizue lo lasai.
Eizue lo lasai!
Geu hiltzen garenean
Eizue lo lasai!
Mundua ez da...
Geu hiltzen garenean
Eizue lo lasai!
Musikazblai Euskera
iramai
aletxuepelde 








Trabajando...
Últimos comentarios
Escribe tu comentario