- Letras
- Traducciones
- Acordes
- Escuchar
- Votos
Jesusenganat etorri;
astoak jan zion bizarra
ustez eta zen belarra.
Asto zikin madarikatua
handia duk bekatua;
makil huntaril dasta zak
joanen dituk hire atzak.
Jaun Kaputxin bizar gorri
barka zozu asto hori;
garbi bazinu bizarra
ez lidurike bizarra
San Josebe barkamendu
ez nuke behar sumindu;
bainan oraiko laidoa
izariz goitik badoa.
Jesusek honelakotik
gauzak oro entzun ditik.
Jaun Kaputxin belauniko
otoitzean hasten zako.
Erranikan "Lauda Sion"
bizarra pusatu zion,
erranikan "Tantum ergo"
astoarentzat belar frango.
Hola biek beren hura
izan zuten muturrera
ez baziren kontent hola
freskaretzat joan ditela.
(Herrikoia)
Musikazblai Euskera









Trabajando...
Escribe tu comentario