mezu txarra dakar baso
eta ibarretan
gudaren aizkora desehortzi dute
irrintziak mendirik mendi
albokaren soinuaren martxan
aurpegia gudarako margotuta
bakea lortzeko guda guda desagertzeko bakea
bakearen guda
bakearen gudara behartuak
bakearen guda
bakearen gudara bultzatuak
hodei ertzetik iluntasuna
etorkizun ezbaikorra
kostaldeko bazterretatik
ekaitza nagusi da
anai sasikumeak
etsaien kartzelara
garamatza
gure ibaiak
lehengusuen odola itsasora darama
gure sustrai sendoeta tik
aterako ditugu indarrak
lurrak emango baitigu
behar dugun elikadura
gure arbasoekin lortu ez zutena
ez dute gurekin lortuko
bakean utzi arte
ez duzue bakerik izango
behin eta berriz zuen indarkeriari
haginak aterako dizkiogu
zuen bake ustelari
kiratsa dario
gure antzinako tribuak
beste mende asko beteko ditu
benetako bakea maite dugulako
bakearen guda
bakearen guda
bakearen guda
bakearen guda irabaziko duguna
Musikazblai Euskera
iramai
aletxuepelde 








Trabajando...
Últimos comentarios
Escribe tu comentario