- Letras
- Traducciones
- Acordes
- Escuchar
- Votos
polborazko lohitara
euskal semeak boteaz,
trintxeretako nekeaz
gure barne muinak ezituaz,
ukatzen zaigun izatearen
funtsa lurrean errotuaz
mendez mende bagoaz.
Gure begi legorretan
askatasun egarriz
nahigabea haunditzen,
etsipenaren aurreko
itsumenean,
izar gidaririk ez.
Ez dator gugana
jaikosa Mariren
urrezko ileen dizdirarik.
Ez eta, erreka garbietan
lamiek kantatutako
doinu liluragarririk,
Ez oten inoiz
beren urrezko orrazeaz
sasi nahasi hau orraztera
jetxiko?
Ez oten gaitu
Sugar zerutarraren sumindurak
bere seme Jaun Zuriaren
ikuituaz txertatuko?
Hor dire nunbait maite,
gure errege-alaben
setazko jantzi zuriak
hor nunbair, izan ere
oraindikan usaindu gabeko
lore freskoak,
askatasunaren semeen
parabisuan.
Amodiozko kontuak
zilegi izango zaizkigunean,
Euskal Herriko haurrak
berriro ere
euskal ipuin xarmantez
lotaratuko direnean.
gure arteko begira da
lanaikorrak egingo
direnean.
gure izatearen
ardatza sendoaren bueltan
garaipenezko kantuak
entzungo direnean...
Orduan bai maite,
gure lurreko belar gozoa
zure eta nere soinean
lizun bilakatuaz,
amodiozko mozkorrean murgilduta,
zorabiozko jirabiretan,
aragi daldartien hatsedenean,
askatasunaren semeei
dei eginaz...
Gure munduaren astapena
hantxen osatuko dut
zure sabelean.
Musikazblai Euskera
skadi
smalloa 








Trabajando...
Últimos comentarios
Escribe tu comentario